Abenduaren 21an -ostirala- amaituko da Okondoko Udalak antolatutako Gabonetako postal lehiaketan parte hartzeko epea. Udal liburutegian aurkeztu beharko dira lanak.
Parte hartzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 12 urte edo gutxiago izatea eta Okondon erroldatuak egotea. Postalek folio baten tamaina izan beharko dute eta honako mezua izan beharko dute idatzita: ZORIONAK ETA URTE BERRI ON 2019 (letra larriz). Nahi duten teknika erabili ahalko da marrazkia egiteko.
Postalaren atzeko aldean honako datu hauek jarri beharko dira: egilearen izen-abizenak, adina, telefono-zenbakia eta helbidea.
Udalak jakinarazi du “opari bikainak” egongo direla sari moduan.