Ekoizle eta artisauek otsailaren 14ra arte izango dute Okondoko Baserri Azokan izena emateko epea. Udaletxeko sarrera erregistroan aurkeztu beharko dute dokumentazio guztia, eskaera-orriarekin batera.
Interesdunek hainbat baldintza bete beharko dituzte. 60 euroko fiantza eman beharko dute, besteak beste. Hemen irakurri daitezke oinarriak.
Martxoaren 24an izango da azoka. Aurtengoa ekimenaren XII. edizioa izango da.