Okondoko Zuhaitz Eguna aurkeztu zuten atzo: martxoaren 2an izango da, hurrengo larunbatean. "Aurten Zuhaitz eguna klima aldaketaren astearen baitan ospatuko dugu", zehaztu dute deialdian.
12:00etan hasiko dituzte ekintzak. Hain zuzen, igerilekuetara joango dira, arbolak landatzeko asmoz. Arratsaldean jarduera bikoitza egongo da ordu eta toki berean; hots, 18:00etatik 20:00etara. Batetik "Brtako barietateen aurkezpena eta klima aldaketaren eragina hauengan" hitzaldia. Gainera, emanaldiaren bitartean zuku, gazta eta bertako ogi dastaketa egongo da doan. Bestalde, 6 urtetik gorakoentzat "klima aldaketaren aurrean babes gaitezen" tailerra antolatu dute.
Bi jarduerak Kultur Etxean izango dira. Umeentzako eskaintzak, baina, parte hartze mugatua izango du: gehienez 20 lagun. Horrenbestez, interesa dutenek liburutegian eman bharko dute izena martxoaren 1a baino lehen.