Datorren igandean -martxoak 24- izango da Okondoko Baserri azoka. Goizeko lehen ordutik hainbat ekintzez gozatzeko aukera egongo da herrian. Tokiko ekoizleen produktuak eskuratu ahalko dira.
Horrez gain, musika, elektrotxaranga, hanburgesa dastatzea, umeentzako puzgarriak eta Enkarterriko "txakur villanoen" erakustaldia egongo dira. Okondoko Udalak antolatu du azoka, hainbat elkarteren laguntzarekin.
Herri kirol erakustaldia
Herri kirol erakustaldia egongo da azokan, 13:15ean, maila altuko kirolariekin: Fausto Mugerza aizkolaria, Irati Astondoa segalaria eta Inaxio Perurena harri-jasotzailea.
