Otsaila amaieran ireki zuten Okondoko Trailaren lehen edizioan izena emateko epea. Maiatzaren 12an izango da norgehiagoka. Parte hartzaileek 17 kilometro egin beharko dituzte herri inguruko mendietan barrena, 800 metroko desnibel positiboarekin.
Sportmaniacs.com atarian eman daiteke izena 15 euroren truke. Egunean bertan ere egongo da inskribitzeko aukera, plaza kopurua lehenago betetzen ez baldin bada.