Eguraldi ona lagun, ehunka herritar hurbildu dira Okondoko Baserri Azokara. Goizean goizetik jarri dituzte tokiko eta inguruetako saltzaileek postuak. Aiaraldeko zenbait ekoizle eta artisau ere izan dira. Okondoko parkearen bueltan kokatu dute festa eremua.
Aurten, gainera, herri kirolen erakustaldia antolatu dute. Inaxio Perurena harrijasotzailea eta Irati Astondoa aizkolaria aritu dira, besteak beste. Hala, harri jasotzaileak, aizkolariak, fardo altxaketa eta aizkora modalitate ezberdinak ikusteko aukera egon da. Zuhaitz bertikal bat moztu dute, Australian baliatzen den teknikari jarraiki. Ikusmira handia sortu du ekitaldiak, baita "txakur villanoen" erakustaldiak ere. Trikitalariak eta elektrotxaranga arduratu dira bazterrak girotzeaz.