Facebookeko erabiltzaile baten irainak salatu ditu Okondo Aurrerak Ertzaintzan

Aitor Aspuru Saez 2019ko mar. 27a, 17:33
Okondo valiente Facebook profila.

Okondo Aurrera talde independenteak oharra zabaldu du salaketaren berri emateko. Facebookeko profil anonimo baten irainak salatzeko jo du Ertzaintzarengana.

Okondo Aurrerak salaketa jarri du Laudioko Ertzain Etxean "Okondo valiente" Facebook profilaren aurka. Talde independentearen ustez, erabiltzaileak anonimotasuna baliatu du bere ordezkariak iraintzeko behin eta berriro.

Taldeak azaldu du martxoaren 18an albiste asmatua argitaratu zuela profilaren arduradunak, eta aukera hori profitatu zuela irainak, gezurrak eta eraso matxistak adierazteko, bereziki, Itziar Kastrexana zinegotziaren kontra.

Okondo Aurreraren aburuz, jarrera horrekin jarraitu du sare sozialetan herritar horrek hurrengo egunetako argitarapenetan. Horren ondorioz, poliziak esku hartzea sustatu du taldeak, berdintasunaren eta elkarbizitzaren kontrako jarrera antidemokratikotzat jo baitu egindakoa.

Horrez gain, alderdi independenteak "barkamen publikoa" eskatu dio Naiara Otaola EH Bilduko alkategaiari. Izan ere, Okondo Aurreraren iritziz, koalizioko hautagaiak profil horren adierazpenak babestu ditu. EH Bilduk, ordea, adierazi du akusazio horiek faltsuak direla: "Okondo Aurrera bere kudeaketari buruzko eztabaida desbideratzen saiatzen ari da".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide