Araba Birako I. edizioaren bigarren lasterketa Okondo izan zen. Aldaketa txikia izan zuen jatorrizko ibilbideak, anbulantziarekin izandako arazo batek ordubete atzeratu baitzuen. Ondorioz, 12:00etan hasi zen proba eta elite kategoriakoek 3 aldiz bete zuten ibilbidea, 5 aldiz egin ordez.
Behin lehia hasita, ostiralean bezala gertatu ziren hainbat eraso. Hala ere, podiumaren lehen postua sprint jendetsuaren bitartez erabaki da. Gauzak horrela, Eva Anguela Madrid Team gazte kategoriako txirrindularia izan da garaile argia. Hortaz, sailkapen nagusian ez da aldaketarik jazo.
Kadeteen artean Olatz Camino gailendu zen eta Luisa Ibarrola gaur kokatu da irteeran Sub23 kategoriako lider maillotarekin.
Testua: Liliana Villegas