Okondoko EH Bilduk ekitaldia egin zuen larunbatean bere egoitzan. Itziar Caminok eta Naiara Otaola alkategaiak hartu zuten hitza euren asmoak azaltzeko.
Naiara Otaolak argitu zuen bere helburua ez dela obra faraonikoak egitea, baizik eta herritarren beharrak asetzea: "Horrek ez du esan nahi obrarik ez dugun egingo; Kultura Etxeko teilatua konpontzeko, igerilekuak berritzeko, bideak eta bazterrak atontzeko..."
Zentzu horretan, Otaolak azpimarratu zuen ikastetxearen eta parkearen artean sarrera bat eraiki nahi dutela, gurasoek aparkatzean sortzen dituzten ilarak ekiditeko, arriskutsuak izan daitezke eta.
Koalizioko ordezkariak nabarmendu zuen mantenuan eta garbiketan eragingo dutela eta jende ororen interesak aintzat hartuko dituztela, ez bakarrik euren bozkatzaileenak.
Bukatzeko, Otaolak adierazi zuen Okondo atzean geratu dela eta herritar ororen laguntza behar dela hori aldatzeko. Azkenik, herria ezkertiar, feminista eta anitza izan dadin, EH Bildu aukera bakarra dela ziurtatu zuen.