Istripua jazo da Okondoko sarreran 15:00ak aldera. Ertzaintzak Aiaraldea hedabideari jakinarazi dionez, kamioi bat irauli da Araba 3614 errepidean. Ondorioz, trafiko arazoak egon dira arratsalde osoan zehar: “Ertzaintza aritu da txandaka errailetako gidariei paso ematen”. Kamioiaren zati bat kendu badute ere, errepide osoa moztu dute iluntzean, ibilgailuaren beste partea eramateko.