“Vaya Semanita” saioko Diego Perez aktorea izango da Txakolin Eguneko gonbidatua

Erredakzioa 2019ko eka. 27a, 08:41

"Vaya Semanita" saioagatik da Diego Perez ezaguna.

Bartolome Perales Okondoko kulturistaren ibilbidea ere omenduko dute.

Datorren uztailaren 6an izango da Okondoko aurtengo Txakolin Jaia. Egitarauak ohiko eskema jarraituko du. Eguerdian hasiko dira ekintzak. Txakolin eta hegaluze dastatzea egongo da, 12:00etatik aurrera. Haurrentzako jolasak ere egongo dira, Aspaltza taldearen eskutik.

13:00etan, aldiz, “Ohorezko Topaldia” egingo dute. Aurten Diego Perez aktorea gonbidatu dute ekitaldira. Madrilen antzezle hasi zuen Perezek bere ibilbidea, baina "Vaya Semanita" umore saioan eginiko lanagatik da ezaguna batez ere. "La que se avecina" telesailean ere parte hartu du.


Bartolome Peralesi omenaldia
Diego Perez ez da izango Txakolin jaiko protagonista bakarra. “Ohorezko Topaldiaren” ostean omenaldia egingo diote Bartolome Perales bizilagunari. Bodybuilding eta kulturismoan egin duen ibilbidea goraipatuko dute, eta erakustaldia ere egongo da.

14:30ean emango diote amaiera jaiari, zozketaren sari banaketarekin.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide