Bihar, aldiz, antzerki emanaldia egongo da toki berean, 18:30ean. Turukutupa! taldeak Reziklantes ikuskizuna eskainiko du. “Kontzertu pedagogikoa” izango da, taldeko kideen hitzetan. “Mota askotako musika estiloak ezagutzeko bidai musikala izango da: afro- latindar musikatik hip-hopera, handik musika garaikidera...”. Nabarmendu dutenez, erabiliko dituzten musika tresna guztiak “birziklatutako edota berrerabilitako materialekin” sortutakoak izango dira.
Filma laburren emanaldia
Uztailaren 19an, aldiz, zinemaz gozatzeko beta egongo da, Korterrazaren bosgarren edizioarekin. Filma laburren Arabako jaialdi horretara aurkeztu diren lanak ikusi ahal izango dira, 22:00etatik aurrera. Eguraldi txarra egiten badu udal pilotalekura mugituko dute emanaldia.