Okondoko KZGunea ezagutzeko aukera egongo da datorren uztailaren 30ean, 11:15etik 13:00etara, Kultur etxean. Hainbat zerbitzu eskainiko dituzte bertan: aurrez aurreko formazioa, B@KQa (identifikazioa elektronikoko bitartekoa) eta Metaposta (postontzi eta dokumentu gordailu elektronikoa).
Eusko Jaurlaritzaren menpeko sare publikoa osatzen dute KZGuneek, eta helburu komun nagusi bat dute: herritarrei teknologia berrien gaineko formazioa eskaintzea.
