Okondo Aurrerak "ikerketa batzordea" deitzeko eskatu dio EAJko gobernu buruari, "alkateak egindako iruzur baten aukera argitzeko".
Plataforma herritarraren iritziz, hauteskundeetako errolda itxi baino hilabete lehenago Okondon bizi ez ziren bi familia erroldatu zituen herrian: "Bere Babes ofizialeko etxebizitzan, eta gutxienez beste bi lagun bere familia baten bizilekuan. Erroldatu irregular gehiago egon litezkeen edo ez ikertu behar da".
Udalbatzan egindako eskaera ukatu zuen Jon Escuzak. Hargatik, ez-ohiko udalbatza eskatuko du Okondo Aurrerak, "oposizioak ematen dizkigun eskubideak baliatuko ditugu errolda irregularrak profitatuta hauteskunde iruzurra egon denaren aukera argitzeko".
Jon Escuza alkateak udalbatzako jarrera berretsi ditu, eta erantsi du ez duela azalpenik emango, Okondo Aurrerak frogatu behar baitu akusazioa.