Hiru argazki lehiaketa egingo ditu auzoetako jaietan Ganekogorta Mendi Taldeak

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko uzt. 30a, 07:47
San Romango jaietan hasiko dute lehiaketa. / Aiaraldea

Argazkigintza sustatzeko helburuarekin ekintza ugari prestatu ditu Ganekogorta Mendi Taldeak. Festetan izango dira ekimen parte hartzaileenak.

“Argazkilaritza sekzioa lantzea”. Hori da Ganekogorta Mendi Taldearen erronka berria, Justino Artok azaldu duenez.

Jaien harira hiru argazki lehiaketa antolatu dituzte. Lehenbizikoa San Roman festetan izango da, abuztuaren 4tik 9ra. “San Bartolome jaietan ere egingo dugu lehiaketa, abuztuaren 23tik 25era”, aurreratu du. Horrez gain, Irabiengo ospakizunetan ere errepikatuko dute egitasmoa. 

Mendi jarduerez gain, kultura ekintzak gauzatzeari ekingo dio elkarteak, horrenbestez. “Pixkanaka egingo dugu. Xabier Ramosek gidatuko du, eta urtean zehar hitzaldi eta tailerrak egingo ditugu astero ordu eta erdiz”, erantsi du.

Urtean zehar tokiko zenbait lehiaketa aurreikusi dituzte. “Jendeak arreta deitzen dion paisaia, ekintza edo pertsonei atera beharko dizkie argazkiak, auzo horretako jaiak izango dira gaia”.  Partaide bakoitzak gehienez 5 lan aurkeztu ahalko ditu ganekogortamt@hotmail.es helbidean, “lehiaketa jaiekin batera hasi eta amaituko da”.

Batetik banakako kategoria egongo da, eta bestetik bildumena, “3-5 argazki”. Sariak materialak izango dira: "Lehen saria txakolin botila, gazta eta Disdiran errebelatzeko bono bat izango da; bigarrena gazta erdia eta txakolin botila; eta hirugarren saria txakolin botila bat".

Jasotako irudiekin proiekzioak egingo dituzte, eta ondoren emango dituzte jakitera irabazleak. “Lanekin kartelak, erakusketak… egingo ditugu. Saritutako lanak paperean inprimatuko ditugu Kultura Etxea dekoratzeko”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide