Laster hasiko dira San Bartolome auzoko plaza hobetzeko lanak. Zehazki, lurra berritzea izango da lanen helburua. Hala adierazi du Jon Escuza alkateak: “Bi edo hiru asteko iraupena izango dute lanek”. Gobernuburuaren esanetan, urriaren bukaerarako amaituta egongo dira hobekuntzak. Sarbidea eta zorua hobetzea izango da xedea. Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntza eskatu dute horretarako, “35.000€ inguruko gastua izango da, eskakizunetan hori baita muga”.
Eremuaren kokapenagatik ez da eragin handirik espero lanek dirauten bitartean: “Jaiak igarota, ez da oso plaza ludikoa. Tarte horretan ezingo da plazara sartu. Beraz, ezingo dira bertan ekintzak antolatu, baina hilabete baino ez da izango. Jolaserako parkeak gehiago erabiltzen dira, Arenalde eta Karlos Garaikoetxea parkeak kasu. Han bai egin beharko lirateke obrak, etengabe jendea egoten baita”.
Bestalde, udazkenean auzo guztietako bide ertzak atontzeari helduko diotela aurreratu du Udalak, “neguko euriteei aurre egiteko”.