Atzo, irailaren 6an, izan zen udako igerilekuetako festa. Justino Artok adierazi duenez, gauaz gozatzeko parada izan zuten herritarrek: "Igerilekuetako denboraldiaren amaieraz disfrutatzeko aukera izan genuen atzo. Afaria, dastaketa, mozorroak... egon ziren, eta musikak freskura berotzen lagundu zuen!".