"Saguzarren gaua" antolatu du Okondoko Udalak datorren ostiralerako -irailak 27-. 19:00etan izango da zita Kultur Etxean. Solasaldia egingo dute bertan, eta jarraian egingo dute animalia horiek begiztatzeko txangoa.
"Helburua da herritarrei saguzarren mundua ezagutaraztea, haien berezitasunak eta ingurunean duten garrantzia azalduaz eta, era berean, urte askotan ugazten horiei kalte handia egin dieten mitoak eta sinesmenak gezurtatzea", azaldu du tokiko erakundeak. Irteera doakoa izango da, baina parte hartzaileek linterna eraman beharko dute.

Honakoa ez da eskualdean egiten den mota horretako lehen ekimena izango. Uztailean Amurrion egin zuten.