Udazkenero bezala, Untxien eta euskal oiloen Arabako txapelketa egingo dute Okondon igande honetan, urriaren 20an.
Ohiko egitaraua izango du ekimenak:
9:00-9:30 // Animaliak hartzea
10:00-13:00 // Animaliak epaitzea
14:30 // Sari banaketa
15:00 // Hazleen bazkaria
16:30 // Animaliak jasotzea
Horrez gain, haurrentzako puzgarriak ere egongo dira goiz osoan zehar. Ekimena egiten duten laugarren aldia izango da aurtengoa.
