Istripua jazo da gaur goizean Okondoko A-3641 errepidean, Sodupeko norantzan. Trailer bat bidetik atera da, baina ez da zauriturik egon. Garabia bertaratu da ibilgailua bidetik kentzeko. Ertzaintzak jakinarazi duenez, errepidea ordu erdiz egongo da itxita, gutxi gorabehera.
Beste istripu bat Aiaran
Okondokoa ez da gaur eskualdean gertatu den istripu bakarra. Goizaldean beste ezbehar bat jazo da Aiaran, A-624 errepidean. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira eta Galdakaoko ospitalera eraman dute zaurituetako bat.