Gontzal Mendibilek Okondoko mendi jardunaldietan eskainiko du kontzertua

Julen Solaun Martinez 2019ko aza. 21a, 08:00
Gontzal Mendibil./ Aiaraldea.eus

Abeslari bizkaitarrak ikuskizun nagusia eskainiko du Okondoko Mendiari eta Naturari buruzko VIII. Jardunaldietan. Beste hainbat musika ikuskizun eta Enrique Arberas biologoaren hitzaldiak ere egongo dira.

Gontzal Mendibilek abenduaren 13an kantatuko du Okondon, Ganekogorta Mendi Taldeak antolatutako Mendiari eta Naturari buruzko VIII. Jardunaldietan. Iñaki Garcia Uribe egongo da Mendibilekin batera, abestiekin batera Gorbeiari buruzko kondairak kontatzen.

Jardunaldiek, urtero bezala, bi eguneko iraupena izango dute. Abenduaren 12an eta 13an egingo dira. Lehenengo egunean, ostegun arratsaldean, Enrique Arberas biologoak Trampeando en Canadá hitzaldia eskainiko du, Ipar Amerikako estatu horretan tranpa-jartzaile batekin batera izandako bizipenak azaltzeko. “Tranpen bidezko ehiza, hango natura alderdiak, espezieak, flora eta paisaia kontatuko ditu”, aurreratu du Justino Arto antolatzaileak. 

Ostiral arratsaldean, Mendibilen eta Garciaren emanaldiaz gain, Aitor Aspuru dantzari eta panderojole amurrioarraren eta “Floren y sus muchachos” taldearen saioak ere egongo dira. Jatekoak eta brindisa eskainiko dira musika amaitzean.

Gainera, larunbat edo igande horretan bertan, Mendizale Eguna ospatuko dute Laudioko Goikogane taldearekin batera. Printzipioz, “egun osoko irteera” egingo dute Nafarroa inguruan, non, ibilaldi baten ostean, talde bazkaria egingo duten. Gabon Zahar egunean, aldiz, Ganekogortarainoko igoera egingo dute goizean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide