Egunotan ospatu dituzte Okondoko mendi jardunaldiak. Hitzaldi eta dastaketak izan dira aurtengo egitarauan nagusi. Alde batetik, Enrike Arberasek Kanadan bizitzako esperientzia kontatu zuen, ikus-entzunezkoez lagunduta. Animaliak harrapatzeko erabiltzen dituzten tranpak izan zituen hizpide, besteak beste. Hala, tresneria bertatik bertara ikusi eta ezagutzeko parada izan zuten bertaratutakoek.
Atzo, berriz, Gontzal Mendibilekin igaro zuten gaua, Astobitza upategian. "110 lagun elkartu ginen, ez zegoen gehiagorentzat tokirik", adierazi du Justino Artok. Horregatik, prestatutako jarduerak "arrakastatsuak" izan direla erantsi du Ganekogorta mendi taldeko kideak, "Enrike Arberasen hitzaldian 30 lagun elkartu ginen".
Argazkiak: Justino Arto