San Sebastian jaiak ospatuko dira Okondon urtarrilaren 25ean

Julen Solaun Martinez 2020ko urt. 14a, 07:00

Jende ugari batu ohi da ospakizunean. / Aiaraldea.eus

Egingo diren ekintzen artean garrantzitsuena “zuhaitz jaitsiera” izango da: Eukalipto bat moztu eta herriko kaleetan zehar eramango dute jaia amaitu arte. Behin festa bukatuta, moztu eta bizilagunen artean banatuko dute.

Okondoko San Sebastian jaiak ospatuko dira datorren urtarrilaren 25ean, larunbata, goiz eta eguerdian zehar. Arratsaldean, aldiz, herriko kaleetan zehar mantenduko da giroa. Jardunaldia Otaolako ermitara igota hasiko da, meza eskaainiko baita bertan eguerdian.

Meza amaitu eta segidan, bazkaltzeko ordua helduko da. Antolatzaileetako batek adierazi duenez, hainbat “su txiki” egingo dira, non pertsona bakoitzak bere bazkaria prestatuko duen. Normalean, partaideek “odolostea, txorizoa, babarrunak, basurdea” eta antzeko plater nagusiak prestatu ohi dituzte. Bazkariari amaiera emateko, nola ez, postre dastaketa egiten da ere, “erroskoak edo pastelak”.

Otordua eta gero, “nahikotxo” edateko momentua izango da. “Kepak egindako patxarana” da, baliteke, edari arrakastatsuena. Edan beharrekoak edanda, jaitsiera hasita, zuhaitz mozketa egingo da. Hau da, eukalipto bat, “espezie inbasorea”, moztu eta herri osoan zehar paseatuko da.

Dena den, herrira heldu baino lehen, geldialdi batzuk daude programatuta. Horietako bat “Joseluren etxean” izango da, berak egindako zapakina dastatzeko. Emakumeen eta gizonen arteko arraun lehiaketa egingo da ere bertan.

Behin herrian, parrandazaleak tabernaz-taberna joango dira zuhaitzarekin eta trikitixaren erritmoa jarraiki, amaierara heldu arte. Han, arbola hainbat zatitan moztuko da, eta partaideek nahi beste zati eraman ahalko dituzte euren etxeetara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide