Munduko Gin Txapelketako finalean egongo da Astobiza upategia, Estatu Espainiarreko onena hautatu ostean

Aitor Aspuru Saez 2020ko urt. 22a, 11:40
Okondoko Txakolin Jaian egindako argazkia. / Astobiza upategia

Otsailaren 27an izango da finala Londresen eta Astobiza upategiko ordezkariak gonbidatuak daude. Afaria egingo du Erresuma Batuko hiriburuan "World Drinks Awards" sarien antolatzaileak.

Estatu Espainiarreko ginik onena izendatua izan eta gero, Astobiza upategiko produktuak edari horren munduko txapelketako finalean parte hartuko du, London Dry Gin kategorian, hain zuzen ere.

Otsailaren 27an izango da finala eta Astobizako ekoizleek egun horretan jakingo dute nor den irabazlea. Berez, gin finala ez ezik, bestelako edarien txapeldunak jakinaraziko dituzte ere "World Drinks Awards" lehiaketan: tekila, rona, whiskya...

Dena den, Jon Zubeldia Astobizako gerentea oso pozik jadanik Estatu Espainiarreko ginik onena hautatu dutelako: "mezu hori gaineratu nahi dugu, onenak garela esparru horretan, alegia".

Ginebra elkarlanean
Urtebete eta hilabete batzuk ditu Astobizako ginak eta Basque Moonshiners destilategiarekin gauzatu dute egitasmoa.

Jon Zubeldiaren ustez, euren sekretua da tokiko hainbat osagai erabiltzen dutela: "Kilometro 0-ko filosofia dugu gogoko. Osagai botanikoak gureak dira. Ipurua, ordea, Aiaraldeko ekoizleek eman digute. Azkenik, zitrikoak Euskal Herriko iparraldean eskuratu ditugu. Fresarabako marrubiak ere erabili ditugu".

Ardo beganoa
Gina ez da izan azken urteotan Astobizak prestatu duen proiektu berritzaile bakarra. Izan ere, bere ardoak erabat beganoak dira.

Jon Zubeldiak horren berri eman du: "Printzipioz, mahatsa da ardoaren osagai nagusia, baina arrautzaren zuringoa ere baliatzen da ekoizpenean. Gaur egun, ordea, aukera dago patata ilar proteina erabiltzeko, beganoa izan dadin. Guk, berez, ardo guztiz beganoa egiten dugu, baina ez dugu aipatzen, ez baitago erakunde ofizialik hori bermatzen duenik".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide