Xabier Ramos argazkilari okondoarrak erakusketa jarri du Okondoko Txaparro tabernan

Julen Solaun Martinez 2020ko ots. 1a, 08:00
Sei argazki daude ikusgai tabernan. / Xabier Ramos

Nahiz eta “mota guztietako argazkigintza” probatu duela esan, Aiaraldeako eta inguruko paisaietako argazkiak ateratzea duela gustukoen adierazten du Ramosek. Erakusketa hau arrakastatsua bada, Kultur Etxean beste “handiago” bat jartzeko asmoa du ere.

Xabier Ramos argazkilari okondoarrak sei argazkiko erakusketa jarri du bere herriko Txaparro tabernan: “Gutxi dira, baina, nire ustez, kalitate onekoak dira”. Argazki horietan, Aiaraldeko inguru naturalak eta animaliak erretratatzen ditu. Hori da, hain zuzen, gehien gustuko duen argazkigintza mota.

Erakusketaren ideia tabernako jabeari egindako proposamen bat bezala hasi zen. Baina, arrakasta izatekotan, Kultur Etxean “zerbait handiagoa” jartzeko asmoa du ere Ramosek, “jaietarako edo”.

Nahiz eta bere bizitzan zehar “mota askotako argazkigintza” egin izan duen, “publizitate, modelo eta ezkontza argazkiak barne”, natura du gogokoen. Hala ere, naturaren inguruan ari denean, bere lanetan “paisaiak baserriekin” ez dituela nahastu nahi zehazten du,  “animaliak eta paisaiak” ateratzen ditu soilik.

Normalean, “hogei kilometroren bueltan” ateratzen ditu bere argazki gehienak Ramosek. “Argazkiak gustuko dituzten pertsonak Islandia edo Maroko bezalako tokietara doaz, baina niri interes gehien sortzen didatenak Aiaraldeko, Arabako eta Bizkaiko paisaiak dira”, argudiatzen du okondoarrak. Bere aburuz, inguruko tokiak “oso ikusgarriak” dira. Dena den, bidaiatzea ere gustuko duela argitu du.

Bere lana jendearekin konpartitzea gustatzen zaiola gehitu du argazkilaria, "pertsona guztiei bezala". Sare sozialetara igo ohi ditu irudiak. Hainbat irudi salgai jarri ditu, Facebooken.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide