Kirola bultzatzeko akordioa sinatu nahi du Udalak

Julen Solaun Martinez 2020ko ots. 5a, 06:00
Azken sei hilabeteetan zehar hartutako neurri batzuk gogoratu dituzte EAJko udal gobernutik. / Aiaraldea.eus

Futbol zelaia handitzea ere aurreikusten du tokiko erakundeak. Era berean, herritarrekin maiztasunez bilduko direla ere adierazi dute, haien “kezkak eta beharrak” jakiteko eta “udal gisa erantzun ahal izateko”.

Okondoko udalak, “kirol jarduerari dagokionez, bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko” akordioa sinatzea espero du datorren asteetan.

Esaterako, futbol zelaia “handitzeko eta berreskuratzeko” lanean ari direla jakinarazi du EAJren udal gobernuak.

Bestalde, Osakidetzarekin batera ari dira lanean martxotik aurrera herriko adinekoei eskainiko zaizkien ikastaroak adosteko.

Era berean, “lan egiteko moduari 180 graduko bira emateko”, auzokideekin “kezkak eta beharrak” ezagutzeko bilerak egitea ere aurreikusi dute, “udal gisa erantzun ahal izateko”.

Zailtasunak gaindituta

Azken hilabeteetan burutu den kaleen aldaketa egiteko, aldiz, zailtasunak izan dituztela aitortu dute jeltzaleek, nahiz eta dagoeneko “azken fasean” daudela adierazi, eta herriko bizileku eta establezimenduetan plakak jartzen adi direla azaldu dute.

Udal gobernura heldu zirenetik egindako hainbat neurri eta aldaketa ere azpimarratu nahi izan dituzte oharrean. Esaterako, udal langile bat jarri dute eskolan familia eta eguneroko bizitza bateratzen laguntzeko. Haurrak ikastetxetik autobus geltokiraino laguntzen ditu pertsona horrek.

Gainera, belar-sastrakak kentzeko eta basoa berritzeko zerbitzua azpikontratatu dute, arazo logistikoak argudiatuta: “Lanaren dimentsioengatik ezinezkoa zen baliabide propioekin garatzea”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide