Pasa den asteburuko Okondoko Udaberriko azoka bertan behera geratu eta gero, udaletik oraindik ez dute argi zer motatako erabakia hartuko duten. Alkateak, Jon Escuzak, adierazi duenez, gobernuak alarma egoera kendu arte itxarongo dute lehenik eta behin. Ondoren, “urtean zehar geratzen diren data libreak” aztertzeko asmoa dute, edonolako erabakirik hartu baino lehen.
Dena den, momentuz koronabirusaren afera amaitzeko epe finkorik ez dagoenez, ez dituzte oraindik data libreak aztertuko: “Denok bizitza normalera bueltatzean ditugun alternatibak baloratuko ditugu; ez dakigu beste data batean egin ahalko den edo datorren urterako utziko dugun”.