Okondoko Udalak pintxo pote birtuala sustatu du berriro, duela astebete lehenengoa antolatu eta gero. Topaketa zibernetikoa gaur izango da 19:00etan. Euskaraz mintzatzeko ekintza izango da, funtzionamendu errazekoa.
Lehenik eta behin, parte-hartzaileek izena eman behar dute euskera.okondo.naiara@gmail.com helbide elektronikoan eta antolakuntzak esteka bidaliko die bilerara batzeko 19:00etan.
Ideia da norberak bere tragoak eta pintxoak prestatzea solasaldian aritzeko. Aurreko deialdian dozena bat lagun elkartu ziren modu telematikoan.
