"Okondo bizia bonoak" aurkeztu ditu Okondoko Udalak. Ostalaritza eta zerbitzuak laguntzea izango da egitasmoaren helburua. Horretarako, 5€ eta 10€ balio dituzten txartelak sortu dituzte. Alabaina, herritarrak 4€ eta 8€ ordainduta eskuratu ahalko ditu, eta aldea tokiko erakundeak hartu du bere gain.
Herritarrek 4€ eta 8€ ordainduta eskuratu ahalko dituzte "Okondo bizia" bonoak, eta deskontuaren tartea Udalak hartu du bere gain
Oharrean zehaztu dutenez, "bonoak txartelak adinako erosketan erabili ahalko dira bakarrik, edo gastua ekarpena baino handiagoa denean". Dinamikak hiru hilabete iraungo du; horrenbestez, tarte horretan baliatu ahalko dira bakarrik "deskontuak".
Horrez gain, pertsona bakoitzak 3 txartel soilik eskuratu ahalko ditu. "Eroslearen datuak hartuko dira", zehaztu dute.
6 gune aukeran
Sei izango dira "Okondo bizia bonoa" egitasmoan parte hartuko duten negozioak: Batzoki, Zigor eta Txaparro tabernak, Iratxo ile-apaindegia, Gorostiola eta Okendo Hipika Kluba.