Publikorik gabe egingo dituzte hemendik aurrera Okondoko Udal Osoko Bilkurak. Udalak azaldu du plenoetako aforoa %60ra murriztu dela COVID-19a dela eta, eta nabarmendu du zinegotziekin eta idazkariarekin ehuneko hori jada betetzen dela, udalbatza aretoa txikia delako. “Egoera eta horri lotutako araudia aldatzen ez diren bitartean, ezingo da Okondoko Udalbatza Aretora sarto plenoak egiten ari diren bitartean”, ondorioztatu du tokiko erakundeak.