Karpa jarri du Okondoko Udalak futbol zelaian, segurtasun neurriak bermatuta jarduerak eskaintzeko

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko uzt. 1a, 07:00

"Bihar" deituriko obra taularatuko dute ostiralean Okondon. / Kultur Errota

Ostiralean izango da lehenbiziko ekitaldia, baina 60 lagunek soilik hartu ahalko dute parte.

"Karolino eta printzesaren bahiketa" haurren ikuskizuna eskainiko dute uztailaren 3an, ostiralean, Okondoko futbol zelaian. 18:30ean izango da emanaldia, "futbol zelaian jarritako karpan". Sare sozialetan zabaldu du tokiko erakundeak ekimenaren berri.

Neurri bereziak

COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz, kultura ekitaldietan parte hartzeko baldintzak jarriko ditu udalak. Tokiko erakundeak adierazi duenez, tenperatura neurtuko da esparruan sartzean, eta eskuak desinfektatu beharko dira gel hidroalkoholikoarekin.

Ildo beretik, 6 urtetik gorakoek musukoa eraman beharko dute ipinita: "Ekitaldian ez da erabili beharko segurtasun distantzia mantentzen bada; hala ere, gomendagarria da".

Horrez gain, eremuak seinaleztatuko dituzte, eta sarrera eta irteera ordena errespetatu beharko da. Izan ere, gehienez, 60 lagunek izango dute jarduerez gozatzeko aukera. Eremua are gehiago mugatuko dute, gainera: "Tabernako espazioa ekitaldia hasi eta amaitu baino 15 minutu lehenago ireki eta itxiko da". Era berean, bertan erositako elikagaiak eta edariak soilik kontsumitu ahalko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide