Okondo Aurrerak uste du ez direla nahikoak udalak abiatutako diru-laguntzak COVID-19 birusa dela eta

Aitor Aspuru Saez 2020ko uzt. 11a, 08:33
Negozio gutxi diruz lagunduko direla salatu du Okondo Aurrerak./ Aiaraldea.eus

Okondo Aurrera taldeak oharra plazaratu du kritikatzeko Udal Gobernuak abian jarritako diru-laguntzak koronabirusaren eragin ekonomikoa leuntzeko. Alderdi independentearen iritziz, herriko sozioekonomia suntsitzen ari da.

Okondo Aurrera talde independentea oso modu kritikoan mintzatu da Udal Gobernu Taldeari buruz hedabideei bidalitako prentsa oharrean. Alderdiak salatu du tokiko erakundeak biztanle bakoitzeko 2,53 euroko diru-laguntzak bideratu dituela COVID-19ko krisialdiari aurre egiteko. Guztira, 3000 euro.

Taldeak salatu du hasieran EAJk eta EH Bilduk ez zutela asmorik diru-laguntzarik eskaintzeko eta oposizioaren ideia izan zela. Bestalde, independenteek nabarmendu dute inguruko udalerrietan inbertitutako kopurua handiagoa izan dela: 40.000 Aiaran edota 25.000 Orozkon.

Horrez gain, Okondo Aurreraren aburuz, asko mugatu da diru-laguntzen balizko hartzaile profila eta kanpoan geratu dira autonomo ugari edota enpresa txikiak eta langabeak.

Taldearen iritziz, aintzat hartuta zenbait zerbitzu ez direla emango: igerilekuak, udalekuak, jaiak, azokak... Okondoko Udalean diru gehiago bideratu beharko litzatekeela diru-laguntzetara. Horregatik, egotzi die EAJ eta EH Bilduri udalerriko sozioekonomia suntsitzea.

EH Bilduren erantzuna

Edonola ere, EH Bilduk ez du bertsio bera azaldu. Koalizioak adierazi du aurrekontuak onartu zirela COVID-19aren ondorioz agertzen ari ziren gastuei aurre egiteko. Halaber, bere ordezkariek gaineratu dute diru-laguntzen kopuruak aldatu daitezkeela beharren arabera eta orain arteko urratsak herriko negozioekin hitz eginda eman direla.

Zinegotzien hitzetan EH Bilduk, berez, ez dio atea itxi diru gehiago inbertitzeari esparru horretan eta horrela adierazi dute udalbatza guztietan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide