"Arabatik programa bitala" egitasmoaren barruan bigarren emanaldia izan zuten atzo Okondon. Udalak jarritako karpan, ostiralero eskainiko dituzte kultur ikuskizunak. Hala, bigarren ekintzako protagonistak Lobo & Carmine taldea izan ziren.
Okondoko Udalak sare sozialetan eman dizkie artista eta herritarrei eskerrak: "Mila esker Lobo eta Carmine zuen musikarekin eguraldi txarra alaitzeagatik".
Uztailaren 4an abiatu zuten ekimena, txotxongilo emanaldiarekin. Hain zuzen, Karolino eta printzesaren bahiketa obra ikusteko parada izan zuten okondoarrek futbol zelaian kokatutako gunean:
Argazkiak: Xabi Ugalde