Ostiralero eskaintzen dihardu Okondoko Udalak kultur emanaldiren bat futbol zelaian. Horretarako karpa kokatu zuten hilabete hasieran. Uztailaren 17an Tor Magoa izan zen sortzaile gonbidatua, eta sare sozialetan jakinarazi zutenez, "herriko txiki eta nagusion arratsaldea magiaz bete zuen".
Horrez gain, Ganekogorta mendi taldeak argazki erakusketa atondu zuen. Gainera, digitalki ikusteko aukera jarri dute, bideo bidez:
Argazkiak: Okondoko Udala