40.000 euro tokiko ekonomia suspertzera bideratzea eskatu du Okondo Aurrerak

Aitor Aspuru Saez 2020ko uzt. 29a, 10:00

Momentuz udalbatzak ez dira publikoak Okondon, koronabirusa dela eta. / Aiaraldea.eus

Udalerrian negozio berriak sortzea eta daudenak eraberritzea izango liratezke diru horren helburua.

Okondo Aurrerak oharra zabaldu du proposatzeko udalak 40.000 euroko diru saila prestatzea tokiko ekonomiaren sustapenerako. Zehazki, talde independentearen asmoa deialdia egitea da, "negozio berriak sortzeko, daudenak eraberritzeko eta modernizatzeko eta, bertan, gizarteratzea (enplegua sortzea, etab.) eta ingurumen-jasangarritasuna (eraginkortasun kementsua, etab.) sustatzen duten jarduerak balioesteko". Proposamen hori uztaileko Udal Osoko Bilkurara eraman nahi dute, "eztabaidatu eta onar dadin.”

Halaber, bilkurak berriro publikoak izatea eskatu du Okondo Aurrerak.

EAJ eta EH Bilduren erantzuna

EH Bilduk harriduraz hartu du Okondo Aurreraren eskaera: "Bihar Udal Osoko Bilkura egingo dugu eta aurreko batzordeetan ez dute ezer esan proposamen horri buruz. Ez dugu inon landu".

Zentzu horretan, koalizioak adierazi du ezin duela bere iritzia eman, talde independentearen azalpenik entzun gabe: "Ez dakigu zergatik diren 40.000 euro eta ez, adibidez, 100.000€. Uste dugu horren oinarria azaldu behar digutela eta orduan eztabaidatu ahal izango dugu. Gure ustez, egokiena batzordea deitzea da hori lantzeko".

Bestalde, EAJk ez du momentuz iritzirik plazaratuko gaiari buruz, alderdiak Aiaraldea Hedabideari esan dionez.

Edonola ere, bihar 20:00etan izango da plenoa Okondon eta Tubacex enpresaren inguruko adierazpen instituzionalaz gain, alkatearen dekretuak jorratuko dira.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide