Okondoko Udalak lan deialdia zabaldu du, herriko zenbait gune desinfektatzen laguntzeko. Hain zuzen, eskola eta haurreskola izango ditu lan eremu behargin berriak. "Behin behineko kontratua izango da, 2020-2021 ikasturte osorako", zehaztu dute oharrean.
Lanaldia, berriz, hiru ordukoa izango da. "Udalak Lanbideri eskatuko dio interesa duten eta profilarekin bat datozen pertsonak bidaltzeko", zehaztu du tokiko erakundeak.
