Okondoko Udalak euskara ikasteko aukera eskainiko die herritarrei, ohi bezala. Irailaren 25 arte egongo da izena emateko epea zabalik udaletxean. Alabaina, internet bidez ere apuntatu ahalko dira interesdunak. Ildo beretik, posta elektronikora mezua bidalita ere batu ahalko da egitasmora, ondorengo helbidera idatzita: aokondo.idala@ayto.araba.eus.
"2019/2020 ikasturteko taldeei jarraipena ematea da helburua", adierazi du tokiko erakundeak. Horrez gain, talde berriak eratzeko aukera aztertu nahi dute.
Taldeak osatzeko maila probak egin beharko dira, aurreratu dutenez. Dena den, iaz ikastaroa egin zuten herritarrek lehentasuna izango dute, epeak betez gero. Osasun eta segurtasun neurriak ezartzeko, berriz, gehienez 10 laguneko taldeak izango direla azpimarratu dute.
Beka eskaintza
Horrez gain, beka bidez laguntza eskainiko die Okondoko Udalak euskara ikasleei. Zehazki, matrikulazioaren %60 edo %85 hartuko du bere gain tokiko erakundeak, eskabideak betetzen badira. Sare sozialetan zabaldu dute informazio guztia: