Okondoko 250 kilo zabor aztertu dituzte aste honetan, udalak sare sozialetan zabaldu duenez. Aiarako Kuadrillatik abiatu dute azterketa, zaborraren sailkapena ikertzeko. Zehazki, errefusa eta hondakin organikoen bereizketa da behatu nahi dutena. "Edukiontzi grisean botatako hondakinen %16 baino gutxiago dagokio errefusari", nabarmendu du tokiko erakundeak. "Behin-betiko datuak jaso ez arren, irudietan ikus daiteke hondakin gehienen gaikako bilketarako edo berrerabilpenerako beste bide batzuk badaudela", erantsi dute.
Berrerabiltzeko deia
Hargatik, berrerabilpena sustatzeko deia zabaldu dute: "tresna elektriko zein elektronikoak, jostailuak, igerileku puzgarriak, arropa... berrerabili egin daitezke edukiontzi zuriaren bidez, bigarren bizitza bat edo dohaitzan emateko". Okondoko "Garbitxiki" edo Laudioko Garbigunean pilatzen dira beste gailuetako asko, "baina horiek biltzeko eskaera egin beharra dago". Hain zuzen, hilabeteko lehen asteazkenetan jasotzen dituzte tamaina handiko hondakinak.