Arabako Suhiltzaileak bertaratu ziren Okondora. Edonola ere, larrialdi zerbitzuek azaldu dutenez, gidaria bere kabuz atera zen eta ez zuen zauririk. Hortaz, anbulantziak ez zuen ospitaleratzeko beharrik izan.
Baina hori ez zen izan atzo Aiarako Suhiltzaileek egin zuten irteera bakarra. Izan ere, Laudioko Latiorro auzoan etxe batean sartu ziren balkoitik, alarma faltsua jaso ostean. Behin etxebizitzan, dena ondo zegoela baieztatu zuten eta parkera itzuli ziren.