Diru-laguntza deialdia abiatu du Okondoko Udalak, euskara ikasten aritu diren herritarrei ikastaroen kostuak arintzeko. 2019ko urritik 2020ko irailerako arteko denboran ikastaroren bat egin duten bizilagunek jaso ahalko dute laguntza.
Azaroaren 30a izango da deialdira aurkezteko azken eguna. Horretarako eskabide orria bete beharko dute interesdunek, eta beste dokumentu hauek ere aurkeztu beharko dituzte udaletxean: NANaren fotokopia, banketxearen ordainagiria eta euskaltegiaren ziurtagiria. Horrez gain, langabeek Lanbideren egiaztagiria ere aurkeztu beharko dute, langabezian daudela frogatzeko.