Herrerias ibaira isurtzen ditu urak Okondoko Untzabetxi auzotik igarotzen den Andiobe errekak. Duela hilabete batzuk lur mugimendu batek kolokan jarri zuen errekaren eta auzoko etxebizitza baten artean kokatutako hormigoizko plataformaren egonkortasuna, errekaren ibilgua buxatzearekin batera.
URA-Uraren Euskal Agentziak lehengoratze lanak burutu ditu Andiobe errekaren ibilguan, inguruari egonkortasuna emateko berriro. Zehazki, gabioi horma bat altxatu dute horretarako, eta inklinazioa kendu diote etxebizitzaren eta errekaren arteko ezpondari.
Zaharberritze lanek 35.500 euroko kostua izan dute, eta Eskualde Garapenerako Europako funtsen diru-laguntza jaso dute horri aurre egiteko.