Okondoko bazterretan sakonduz izeneko hitzaldia eskainiko du Haizea Otaola Usiak datorren larunbatean, abenduak 19, herriko Kultura etxean. Bi saio eskainiko ditu: 17:00etan izango da euskarazkoa eta 18:00etan gaztelerazkoa.
“Herriko elementu bereziak” izango ditu hizpide Otaolak solasaldian. Elementu horien gaineko landa-ikerketa burutu dute hainbat bizilagunen artean. Bildutako datuak plazaratuko dituzte larunbateko zitetan.
Hitzaldiko sarrera librea izango da, baina 20 lagunentzako tokia egongo da gehien jota.