Okondoko eskolak "Kudeaketa aurreratuari diploma" jaso du. Atzo izan zen sari banaketa ekitaldia, eta bertan aitortu zuten Okondoko Eskolak eginiko lana. "Okondo Eskola kanpo ebaluazio prozesutik igaro da, Euskalit Ebaluazio Klubeko adituek osatutako talde batekin", zehaztu dute ordezkariek.
"Praktika onak" saritu dituzte modu horretan, "Kudeaketa aurreratuari euskal saria" emanez. Streaming bidez egin zuten ekitaldia atzo, 17:00etan.