Okondoko bazterretan sakonduz izeneko hitzaldia eskaini zuen Haizea Otaola Usiak herriko Kultur etxean atzo.
“Herriko elementu bereziak” izan zituzten hizpide, izan ere, zenbait bizilagunen artean elementu horien gaineko landa-ikerketa burutu dute. Ikerketan bildutako datuak plazaratu zituzten hitzaldian.
Euskaraz eta gaztelaniaz eskaini zuten solasaldia, eta bi hitzorduetan bete zen Kultur etxeko aretoak duen 20 lagunentzako edukiera.