Okondoko Udala sare bereizlea urbanizatzeko lanak egiten ari da, ur beltzak euri-uretatik independizatzeko helburuarekin. Guztira 1.125.000 euroko aurrekontua bideratu da exekuzio horietarako.
Horrela, obrak egin aurretik urak modu bateratuan eramateko bi hodi zeuden tarteetan, behin esku-hartzeak amaituta, hodi bakoitzak dagokion edukia izango du erabat bereizita, hau da, euri-urak alde batetik eta ur beltzak bestetik.
Halaber, Jon Escuza Okondoko alkateak azaldu duenez, "Eroanbide bakarra zegoen tokietan, euri-urak lekuz aldatzeko eroanbide guztiz berria jarriko da, eta, horrela, ur beltzen eroanbidea utziko da".
Hornidura-hartune berria
Bestalde, "Saneamenduko sare bereizlean egindako esku-hartzeak aprobetxatuz, Jose Pablo Ulibarri kalean esku hartu da ur-hornidurako hartunea ere ordezteko; izan ere, urte askotan zehar izandako higaduraren ondorioz, berritu egin behar zen. Obra hauek 25.000 euroko inbertsioa suposatzen dute ", bukatu du alkateak.