Okondoko Udalak zenbait auzoetako bizilagunak laguntzeari ekin dio, elurteen ondorioz ezin izango baitira mugitu. "Okondoko Udaletik ez ditugu gure bizilagunak ahazten, batez ere azken egunetan izandako elurte handien ondorioz kaltetuak izan direnak", zehaztu dute sare sozialetan.
Hargatik, euren etxeetara bertaratu dira, "elikagaiak gerturatzeko eta sendagai gisa sor dakizkiekeen beste premia batzuei erantzuteko". Zentzu horretan, beharra duen orori udalarekin harremanetan jartzeko eskatu diote, "eta lehenbailehen lagunduko dugu".