7:45ean jaso dute abisua larrialdi zerbitzuek. Suhiltzaileak bertaratu dira Okondoko Udaletxera eta, jakinarazi dutenez, galdara da sua hartu duena. Dagoeneko garrak itzali dituzte, eta egoera kontrolpean dago. Adierazi dutenez, ez da zauriturik egon eta eragindako kalteak ez dira larriak izan.
Okondoko Udaletxeko tximiniak sua hartu du. pic.twitter.com/VTksmzNJxY
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) January 11, 2021