Oharra zabaldu du Okondoko Udalak bizilagunei arduraz jokatzeko deia luzatzeko. “Herritar guztioi gustatzen zaigu gure herria garbi ikustea eta hartaz gozatzea”, adierazi du tokiko erakundeak, “azken asteotan, udalerriko hainbat lekutan bide publikoan utzitako gorotzak ugaritu egin dira, eta horren ondorioz inork nahi ez duen Okondoren irudia transmititu da”.
Honakoa eskatu die udalak txakurren jabeei: Animaliek euren beharrak egiten dituztenean, gorotzak jasotzea eta dagokien edukiontzietan uztea. “Guztion ahaleginarekin lortuko dugu Okondo garbi bat izatea”.