Pertsona bat larriki zauritu da gaur arratsaldean Okondon, etxean zuen granada zahar batek eztanda egin duenean. 16:22ak aldera jazo da ezbeharra, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Zauritua gizonezkoa da eta 63 urte ditu. Poliziak nabarmendu duenez, zauri larriak ditu, eskuetan batez ere, eta helikopteroz eraman dute Gurutzetako ospitalera.
Printzipioz, ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko. Antza, granada Guda Zibilekoa izan daiteke, baina poliziak jakinarazi du oraindik goizegi dela ezer baieztatzeko.