Tabletak jarri ditu Okondoko Udal Liburutegiak erabiltzaileen eskura. Adin nagusiko erabiltzaileek baliatu ahalko dituzte gailuak, bat gehienez pertsona bakoitzeko.
Kontsultarako eskatzen bada liburutegian bertan erabili beharko da tableta, eta itxiera baino ordu erdi lehenago itzuli. Etxera eraman nahi bada, aldiz, 40 euroko fidantza jarri beharko da. Mailegua 15 egunekoa izango da, eta beste 15 egunez luzatu ahalko da.